XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri eritegiak Lehen ere esana da, bailarak ez duela herri eritegi bat ere, ohez horniturik.

Are. Oherako gaisorik har lezakeen herri eritegi falta hori Gipuzkoa guztiko prolema da; Donostiaz kanpo ez bait da inon ere.

Egoera hori ezin luzaturikoa da, Gipuzkoa karakterizatzen duen jende trinkotasuna gogoan hartuz gero; orobat, Hiriburuaz kanpo den hiritartasun handia kontutan hartuz gero.

Izan ere, probintzia luze-zehar bait dira jende multzo handiak.

Gaisoak oherako hartu ohi diren eritegi edo ospitalez kanpo, badira beste herri eritegi molde batzu: Gaisotasunerako Beharrezko Seguruko Anbulatorioak eta landa herrietako midikuen etxeak, esate batetarako.

Hona bada. Bailarak, jende guztiari kasu egiteko, bi Anbulatorio (Beasain eta Lazkao) ditu, eta bailarako 9 udaletan finkaturiko 9 midiku kontsultorio.

- Anbulatoriotan topatzen ahal diren zerbitzuak, hona zeintzu diren: Beasain: - Midikutza orokorra eta ezbehar arinak /- Haur-midikutza /- Odontologia.

Lazkao: - Midikutza orokorra eta lehen artamendua / - Midiku kontsultoriotako zerbitzu guztia, midikutza orokorra izan ohi da.

Ondorioz, midikutza orokorraz aparte, inolako espezialitateko zerbitzurik ez da bailarako zerbitzu publikuetan.

Horrelakorik behar izanez gero, Tolosako anbulatoriora jo behar, eta badakigu, anbulatorio hau, leporaino eginik ohi dela bailara bertako premiez.

Gauza bera gertatzen da herri koxkorretako midiku kontsultorioekin ere.

Egiten duten guztia, Tolosako kontsultoriorako ageri bat ematea izaten da.

Eritegi falta hau dela eta, nola probintzian hala bailaran, kostu ikaragarriak gertatu ohi zaizkio jendeari, bai denbora bai diru aldetik.

Eri eta familiarrak, lanaldi osoak galdu beharrean gertatzen dira, eta joan-etorriko eta jan gastu handiak egin beharrean.

Bestalde, joan-etorriak, anbulantzi zerbitzura jo ezin denean, guztiz makur egin behar izaten dira.

Guztiek, zahar eta haurrek beraiek ere, goiz-goizetik joan behar izaten dute eta garraiobide publikoez baliatuz, aipatu eritegietan jaramon egin diezaieten nahi badute.